Jatorri ezberdinetako emakumeak bat eginik

Ataria 2019ko ekainaren 15a

Amasa-Villabonako emakumeek elkar ezagutzan gehiago sakontzea helburu, topaketak egin dituzte Berdura plazan.

 

Lurgatz talde feministak urtea bete du eta Villabonako Emakumeen Lehen Topaketa antolatu dute jatorri ezberdinetako emakume guztiak elkartu eta elkar gehiago ezagutu asmoz. 

Berdura plazan 11:30etik aurrera ekin diote topaketari eta, eguerdira bitartean, tailerrak egin dituzte. Besteak beste, zapien hainbat erabilera ezagutzeko aukera izan dute. Eguerdian, jatorri ezberdinetako jakiak dastatzen aritu dira, hala nola, Mendebaldeko Sahara, Nigeria, Senegal, Maroko eta Mexikoko janari tipikoak.

Horren ostean, Aljibera aldatu da festa. Munduko hainbat musika entzunez, dantzaldi pribatua egin baitute. Festarekin jarraitu nahi duenak aukera izango du, iluntzean, Lurgatzek Beertoki elkartearekin elkarlanean antolatu dituen kontzertu eta afari-hitzaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!