2019/06/15 11:30
Lurgatz talde feministak antolatu du egun osoko egitaraua.
11:30. Topaketari hasiera emango zaio Errebote plazan. Aurkezpenak eta prestaketa egingo dira.
12:00. Errebote plazan tailerrak egingo dira: irakurketa feminista, kartelak, henna tailerra eta zapien erabilera ezberdinak.
14:00. Berdura plazan bazkaria: lurralde ezberdinetako emakumeen arteko janari dastaketa. Oharrak: Borondatea baino ez da kobratuko eta norberak bere mahai tresnak eraman beharko ditu. Izen emateak ekainaren 12ra arte egin daitezke lurgatztaldefeminista@gmail.com helbidean edo Kaori faktorian.
16:30. Emakumeen dantzaldi pribatua Aljibean.
19:00. Afari-hitzaldi bat eta bi kontzertu, Villabonako gaztetxean: Mara bakarlaria eta Holy Nuns taldea.
Jarraian. Bilbotik etorriko da Mar La Txika de la Cerveza. Bere garagardoak aurkeztuko ditu. Afaria pintxo eta mokadu beganoz lagunduta, eta emakumeek garagardoaren munduan bizi duten egoerari buruzko solasaldia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?