Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Fleming Ikastetxearekin

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Argazkia: Aiurri

Arratzaingo pilotalekua estali, partzialki itxi eta parkea hobetzeko lanak finantzatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ebazpena argitaratu du maiatzaren 29ko datarekin, eta bertan adierazten den moduan, udalaren jabetzako hezkuntza eraikinetan hobekuntza lanak egitera bideratutako laguntza ekonomiko garrantzitsuak eskainiko dira.

Olatz Aramendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak sinatutako ebazpen honengatik, Eusko Jaurlaritzak, 72.683 euroko diru laguntza eskainiko du Arratzaingo hezkuntza zentroko pilotalekua estali, partzialki itxi eta parkea hobetzeko.

Maite Izagirre jarduneko alkatearentzat, akordio honekin ondo amaitzen da 2015-2019ko legealdia, berak dioenez, “4 urte hauetan zehar, instituzioen arteko kolaborazioa gure lehentasunetako bat izan da eta hori emaitzetan nabaritu da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarrizketa eta negoziazioek bere fruituak eman dituzte”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!