Jaietako kontzertuaren bozketa fasea zabaldu dute

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Uztailaren 26an, ostirala, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan. Aurten, aurreko urteetan bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute Internetez egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2005 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko helbidera idatzita: kontzertubozketa@gmail.com. Taldeak proposatzeko epea maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4an 00:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkatenean, kultura sailetik konprobatuko dute ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen: uztailaren 26an Villabonan jo ahal izatea eta ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 7an hasi eta ekainaren 10eko 00:00etan bukatuko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!