Elkartasun desafioa Amasan

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Lasto altxatzen, trontzan, korrika, ingudearekin, segan eta sokatiran neurtuko dituzte indarrak Talde Gorriak eta Talde Berdeak. Eskualdeko sei herri kirolari izango dira talde bakoitzean.

Ekainaren 16an, 11:00etan, Elkartasun Desafioa jokatuko da Amasan. Sei herri kiroletan neurtuko dituzte indarrak. Bi taldeak honela osatu dituzte.

Talde Gorria

  • Lander Otermin (lastoa)
  • Alatzne Etxaburua
  • Iñaki Esnal (trontza)
  • Aitor Goenaga (korrika)
  • Pello Argaia (ingudea)
  • Mikel Alkorta (sega)

Talde Berdea

  • Aitor San Sebastian (lastoa)
  • Gurutze Astiasaran
  • Mikel Arretxe (trontza)
  • Ander Etxeberria (korrika)
  • Arkaitz Arretxe (ingudea)
  • Joseba Astiasaran (sega)

Desafioaren ondoren bailarako presoen senideei omenaldia egingo zaie. Ekitaldi guztia musikaz eta bertsoz alaiturik egongo da, eta barra zerbitzua ere jarriko dute Amasan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!