Behar Zana elkartearen festa, asteburuan

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Amasa-Villabonako pilota elkarteak urteroko jaia egingo du ostiraletik igandera bitarte; ohiko pilota partidak zein txapelketak egongo dira, eta baita danborrada ere.

Behar Zana pilota elkarteak 73. urteurrena ospatuko du asteburuan. Ostiralean botako dute txupinazoa, 17:00etan, eta eguna sagardo dastatzearekin bukatuko dute. Urteroko moduan buruhandi eta erraldoien kalejira ere izango dute Geronimo dultzaina taldearen laguntzarekin.

Larunbatean izango dira pilota partidak, eta bazkideen bazkaria ere egingo dute. Eguna bukatzeko danborra izango dute, 23:15etik aurrera.

Igandean errebote partida izango dute; Behar Zana Txost-en aurka ariko da. Elkartean bertan egingo duten gonbidatuen bazkariarekin bukatuko du Behar Zanak urteurren jaia.

EGITARAUA

Bihar, maiatzak 31

17:00. Txupinazoa bolatokian.

17:30. Bola tiraldia, haur eta helduentzat.

18:00. Sagardo dastatzea bolatokian. Eguraldi txarra eginez gero, Berdura plazan. Buruhandi eta erraldoiak kalejiran ibiliko dira Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldeak lagunduta.

Ekainak 1, larunbata

10:00. VIII. Xake Txapelketa, elkartean.

10:00. Pilota eskolako haurren txapelketako finalak.

14:00. Pilota eskolako haurren bazkaria, elkartean.

16:00. Pilota jaialdia: neskak palaz, eta mutilak zesta puntan zein eskuz binaka.

20:15. Bazkideen afaria.

23:15. Behar Zana danborrada.

Ekainak 2, igandea

09:00. Diana, Loatzoko Geronimo dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Errebote partida: Behar Zaha-Txost.

14:30. Gonbidatuen bazkaria, elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!