Alderdi sozialistaren esker ona

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Maria Luisa Arija alkategai sozialistak, boto emaileek PSE-EEn jarri duten konfiantza eskertu nahi izan du ohar batean.

Igandeko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeagatik zoriondu ditu herritarrak eta nabarmendu duenez, udalbatzan PSE-EEk duen ordezkaritza handitzea gustatuko litzaiokeen arren, "jasotako emaitzek erakusten dute Amasa-Villabonako herritarrek udalean egindako lana babesten dutela".

Datorren agintaldiari dagokionez, "herritarren bizi kalitatea hobetzea" izango du lehentasun bezala Arijak, eta honenbestez, talde sozialista udal gobernuak eramango dituen politikak eta gobernatzeko era "zorrotz" jarraituko dituela aipatu du. Aldi berean, udal gobernu talde berriari eskua luzatu dio elkarlanerako, herritarren beharrak asetzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!