'Sin mala intención' taldea bigarren diskoa grabatzen hasi da

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Esas cosas argitaratu eta hiru urte pasata, apirilaren 22an, Sin Mala Intención pop-rock talde gipuzkoarraren bigarren diskoaren grabaketa hasi zen.

Gorka Lizaso musikari eta konpositore billabonatarra buru duen taldea Oiartzungo Lezoti estudioetan dabil eta bertan diskoa osatuko duten 11 abestiak grabatuko dituzte (10 abesti berri eta bertsio bat), Gorka Urraren ekoizpenarekin.

Grabaketan parte hartuko duen taldearen oinarria Andoni Garciak (gitarrak), Maria Soriazuk (baxua) eta Ibai Rosek (bateria) osatzen dute, eta Fredi Pelaez (teklatuak) eta beste hainbat musikarirekin batera diskoari forma emango diote. Uda ondoren argitaratuko da.

Laster, diskoaren izenburua eta portada, diskoa argitaratuko den eguna eta aurkezpen birako lehen datak azalduko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!