Orain arteko lan onari jarraipena eman eta zerbitzuei eta kalitatezko proiektu estrategikoei dagokionez, udalerria lehen mailan jarri nahi dutela aipatu dute hautagaitzaren aurkezpenean: "Guztiz euskalduna eta plurala den hautagaitza da, siglen gainetik, helburu nagusia, elkarbizitza erraztea eta herritarren beharrei momentu guztian erantzuna ematea delarik".
Gaur egungo alkatea den eta berriz hautagaia den Maite Izagirrerentzat, “Amasa-Villabonaren gaur egungo eta etorkizuneko erronkak gainditzeko behar bezala prestatuta dagoen hautagaitza bat da; ideia zein proiektuak oso garbi dituen talde gizatiar bat da; eraginkortasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako taldea; instituzioen arteko kolaborazioarekin herriarentzako onura diren proiektuak lortuko dituena; adostasunetik lan egingo duena eta ez ezarpenetik; gizarte, kirol eta kultur eragileekin etengabeko kolaborazioa garatzen jarraitu nahi duena; herri kontsulta batean 1.613 pertsonek hartutako erabaki demokratikoa gutxietsi zeneko garaietara itzuli nahi ez duena; positiboan lan egiten duena eta ez denari ezetz esaten diona. Hau da, Amasa-Villabonak garatzen jarraitu dezan eta gelditu ez dadin lan egingo duen hautagaitza bat da”.
1.- Maite Izagirre Irazustabarrena: 55 urte. Administrazioa. Amasa-Villabonako alkatea
2.- Patxi Agirre Arrizabalaga: 53 urte. Historialaria. Atez Atekoaren aurkako “Tolosaldea Txukun” plataformako arduraduna izan zen.
3.- Amaia Irazusta Otegi: 45 urte. Alkatetzako idazkaria
4.- Juan Mari Iparragirre Irazusta: 71 urte. Delineatzaile jubilatua. Eresergi Abesbatzako zuzendaria. Udaleko zinegotzia gaur egun.
5.- Juan Manuel Izagirre Irazustabarrena “Ioni”: 53 urte. Trafiko eta aparkalekuko zaintzailea.
6.- Olga Aldaz Carretero: 43 urte. Hirigintzan espezializatutako arkitektoa.
7.- Ibon Ariznabarreta Urdampilleta: 37 urte. Lehen Hezkuntzako irakaslea. Udaleko zinegotzia gaur egun.
8.- Pako Sorregieta Ancizar: 70 urte. Demokraziako Ogasuneko lehen zinegotzia. Euskadiko Ezkerraren militante ohia.
9.- Angel Etxabe Iraola: 67 urte. Papergintzako tekniko ohia. Euskadiko Ezkerreko militante ohia.
10.- Nieves Sobrado: 49 urte. Monitore eta Jangelako Arduraduna.
11.- Juan Tejeria Amonarriz: 76 urte. Ikastolako lehen Artezkaritzako kide izan zen.
12.- Juan Martinez de Albeniz: 74 urte. Jubilatutako enpresaria.
13.- Mertxe Garmendia Bereziartu: 59 urte. Kimikan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako Turismoko Zuzendari ohia.