M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak antolatu ditu udalak

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak animatu ditu ekimen hauetan parte hartzeko.

Hona hemen osatu duten egitaraua:

Martxoak 7, osteguna

11:00. Amasa-Villabonako ikastetxeek lau zuhaitz ehunduko dituzte, Santiago egoitzaren aurrean.

19:30. Batukada feminista izango da. Ostiraleko eguneko aurrekari moduan herriko kaleetan zehar ibiliko da batukada 21:00 arte.

Martxoak 8, ostirala

Egun osoan. Greba feminista. Udala deitu den grebara batuko da.

Martxoak 9, larunbata

11:00. Berdura plazan, Sorgina Txirulina ipuin kontalaria, Emakume paregabeak eta berdintasuna ipuina kontatuko du.

12:00. Amasa-Villabonak aro demokratikoan eduki zituen lehen bi zinegotzi emakumeei omenaldia udal batzar aretoan.

Martxoak 10, igandea

19:30. Gurea zineman, Erlauntza antzerkia ikusteko aukera izango da. Haurtzaroko lagun talde bat elkartuko da horietako baten ezkondu aurreko agur festa landetxe batean ospatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!