Udalak eta Fleming ikastetxeak hitzarmena sinatu dute

Ataria 2019ko otsailaren 26a

Amasa-Villabonako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak konpromisoa hartu dute hainbat urteetarako.

Aurreko astean sinatu zuten lankidetza hitzarmena Fleming ikastetxearekin. Legealdi honetan abiatu den itun egonkortasuna sustatzeko mahaian du abiapuntua hitzarmenak.

Akordioaren arabera, egokitzat hartzen da 2019ko udal aurrekontua, EAJ eta PSE-EEk onartutakoa, zehaztutako konpromisoak betetzen dituelako. Bestalde, lehenengo aldiz, bost urteko iraupena izango duen hitzarmena izango da eta diru kopuru bat esleituko zaio. Mantenu lanetarako urtean 15.000 euro bideratuko dira, eta bestalde, eraikuntzen erreforma eta errehabilitazio gaietarako urtean 70.000 euroko laguntza ekonomikoa ezarriko da.

Maite Izagirre alkatearentzat, "pozgarria" da lortutako akordioa: "Aho batezko eta hainbat urtetako izaerak egonkortasuna eskaintzen dio Fleming ikastetxeari eta ezarritako kantitate ekonomikoak orain dela legealdi batzuetatik hona datozen arazoak konpontzeko balioko dute. Akordio honek lehenaldi eta geroaldi bat ezartzen du udalak hezkuntzarekin duen konpromisoan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!