Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai

Ataria 2019ko otsailaren 13a

Martxoaren 30ean, Olaederra kiroldegian ariko da, 22:00etatik aurrera. 15 euroko prezioa izango dute aldez aurretik, eta 18 euro, martxoaren 30ean bertan, leihatilan.

Salgai dauden jada Benito Lertxundik eta bere taldeak martxoaren 30ean 22:00etan Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian emango duen kontzerturako sarrerak.

Honako tokietan egongo dira aurrez salgai: Amasa kafetegian, Basajaun liburu dendan, Gurea antzokiko leihatilan, eta Interneten, BIBE plataforman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!