Bertan behera gelditu da Sahararen aldeko ostiraleko janari bilketa

Ataria 2019ko urtarrilaren 31

Aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta, Villabonako Udalak eta Tolosaldeako
Saharak ostiral arratsalderako antolaturiko janari bilketa bertan behera uztea erabaki
dute.

Aurten ere Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena kanpaina martxan
jarri da urte hasierarekin batera. 180.000 lagun Tindoufen kokaturiko
errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak daude eta janari bilketa hau orain dela
mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren
errefuxiatu sahararrentzako da.

Hori dela eta, nahiz eta ostiraleko ekitaldia bertan behera geratu den, udalak,
herritarrak animatzen ditu bilketako produktuak Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzura
(udalaren arkupeetan kokatuta dagoena) edo larunbatean Oria Merkataritza dendetara
eraman ditzaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!