Garagardoen inguruan gehiago jakiteko aukera

Ataria 2019ko urtarrilaren 23a

Villabonako Beertoki taldeak garagardo dastatzea antolatu du ostiralerako; IV. Beertoki Garagardo Azokaren data ere aurreratu dute, apirilaren 27an egingo dute, Villabonan.

Beertoki elkarteak lanean jarraitzen du garagardoaren kultura gizarteratzeko helburuz. Urtean zehar hainbat hitzordu jartzen ditu eta hurrengoa, ostiralean izango da, hilak 25.

20:00etatik aurrera Rbote tabernan hainbat garagardo dastatzeko aukera egongo da. Euskal Herrian ere garagardo mota desberdinak egiten direla erakutsi nahi dute dastatzearekin eta horretarako bost garagardo mota egongo dira aukeran; Brew&Roll-Mamba, Sesma-Almost Krick, Drunken Bros, Gora Craft Beer eta Laugar-Txapela.

20 pertsonek hartu ahal izango dute parte, izena aurrez emanda. 5 garagardoen dastatzearen eta afariaren truke 25 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, elkarteak aurreratu du jada, noiz egingo duten Beertoki Garagardo Azoka. Laugarren edizioa apirilaren 27an izango da, Villabonan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!