Olaederra kiroldegian makina berriak jarri dira

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Udalak kiroldegiko makina eremua berritzen jarraitzen du.

Orain dela egun batzuk, udaleko kirol sailak urte amaierarako aurreikusia zuen modura, ariketa eta muskulaturarako makina berriak instalatu dira, legealdi honetan egin diren inbertsio garrantzitsuei gehitzen zaielarik.

Aparatu berriak Kirolzer enpresaren bitartez lortu dira %40ko deskontuarekin. Guztira, 17.884 euroko kostua izan duelarik inbertsioak. Kiroldegian kalitate altuko zerbitzua eskaintzen jarraitzea ahalbidetuko duten makina berriak ondorengoak dira: 2 zinta G680LED, 2 bizikleta eliptiko G815 eta Multicrossover L370 bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!