Udalak bi diru laguntza jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik

Ataria 2019ko urtarrilaren 11

Kale hezitzaileen lokalean berrikuntzak egiteko eta landa ingurunea dinamizatzeko baliatuko dute laguntzan.

Kale-hezitzaileen lokalean egin beharreko berrikuntzak direla eta, udalak diru laguntza eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari bertako leihoak konpondu eta egoitza zaharberritzeko. 14.499 euroko aurrekontuari 10.874 euroko diru kopurua eman dio aldundiak, aste honetan argitara eman duen bezala.

Modu honetara, udalak 1999. urtetik Amasa-Villabonako gazteekin duen konpromisoa berretsi du. Zerbitzu honek, gazteei euren gatazkak kudeatzen laguntzen die modu pedagogiko eta lagunkoi batean, eta horretarako, lokalak ere egoera onean egon behar du, gazteen ongizatea bermatuz.

Horrez gain, landa ingurunea dinamizatzeko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik, guztira 4.141 euro. Besteak beste, Amasako San Martin Elizan ospatzen diren Lau Urtaro izeneko kontzertuetarako lortu da diru kantitate hau. Amaia Zubiriak eskainiko du negu honi dagokiona, urtarrilaren 19an, 20:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!