Bozeramaleen batzordeak presoen urrunketa politikarekiko desadostasuna azaldu du

Ataria 2018ko abenduaren 28a

Abenduaren 26an, adierazpen instituzionala onartu zuen Amasa-Villabonako Udaleko bozeramaleen batzordeak eta honakoa onartu zuen:

Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien birgizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.

Gure udalerrian, egun, preso daudenak hauek dira:

- Emilio Salaberria 175 kilometrora.
- Manex Castro 1.015 kilometrora.
- Iñigo Guridi 762 kilometrora.
- Oskar Zelarain 562 kilometrora.
- Carlos Besance 989 kilometrora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!