Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Villabonan gertatutako istripu baten ondorioz

Ataria 2018ko abenduaren 11

Argazkia: Trafikoa

Lau autoren arteko istripua izan da, 15:00ak aldera, N-1 errepideko 441 kilometroan, Villabonako lehen sarreraren parean. Zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira, Donostiako noranzkoan.

Larrialdi zerbitzuak bertan aritu dira lanean, baita suhiltzaileak ere. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, gidarietako bat harrapatuta geratu da autoaren barruan, eta bertatik atera behar izan dute. 17:00etan itzuli da guztia normaltasunera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!