Gorka Lizaso eta Olaia Toral saritu dituzte I. Buskers Jaialdian

Ataria 2018ko abenduaren 10a

Olaia Toralek, Maider Iñurrita biolin jotzailearekin batera, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak emandako hirugarren saria lortu du eta Gorka Lizasoren Sin Mala Intención taldeak, berriz, epaimahai ofizialak emandako bigarren saria lortu du.

Bi billabonatarrak Donostiako I. Buskers jaialdian parte hartu dute. Aurreko fasean bi artistek kartel bera partekatu zuten, eta urriaren 12an eta 14ean, Scanner eta Via Fora tabernetan aritu ziren. Finalean parte hartzeko aukeratu zituzten bi ordezkariak. 

Aurreko abenduaren 7an, Frantzia pasealekuan kokatuta dagoen Gabonetako Azokan jokatu zen finala. Olaia Toralek, Maider Iñurritarekin batera, 500 euro eskuratu ditu, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak banatutako hirugarren saria jasota. Sin Mala Intención taldeak, berriz, epaimahai nagusiak emandako bigarren saria jaso du, 800 euroz hornitua dagoena. Gorka Lizaso billabonatarra da taldeko burua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!