Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Matazak ehundu dituzte indarkeria matxistaren kontra

Ataria 2018ko azaroaren 22a

Amasa-Villabonako Udalak egindako deiari erantzun diote Erniobea institutuan eta Fleming herri ikastetxean eta 87 metro ehundu dituzte indarkeria matxistaren kontra.

Azaroaren 25aren inguruan antolatu dute ekimena eta Sonia Sanz Erniobeako hezkidetza batzordeko irakasle arduradunaren esanetan, ikasleek "ilusio handiz" ehundu dituzte matazak iraila bukaeratik hona. Ikastetxeetan, atseden orduetan eta eskola orduetatik kanpo aritu dira josten. Irakasle, ikasle, guraso eta aitona-amonen laguntza jaso dute horretarako.

Bihar, azaroak 23, Villabonako Malkar plazan elkartuko dira Erniobea institutua, Fleming herri ikastetxea eta Zubimusu ikastolako ikasleak bilduko dira, herritarrekin batera asteotan egindako matazak elkarrekin lotzeko. Ekitaldia egingo dute eguerdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!