Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Indarkeria sexistaren aurkako ekimenak egingo dira datozen egunetan

Ataria 2018ko azaroaren 21a

Indarkeria sexistaren aukako matazak izango dira ostiralean eta Cartas con remite de mujer y... silencios de hombre liburua aurkeztuko da datorren asteazkenean.

Azaroaren 23an, ostirala, “Indarkeria sexistaren aurkako matazak” ekimena ospatuko da Amasa-Villabonan. Hiru ekitaldi nagusi izango dira: lehenik eta behin, 11:30ean, Malkar plazan elkartuko dira herritarrak bakoitzak bere matazak eskuetan dituztela. Denak elkartzen direnean, kalejira bat egingo dute plazan hasi, Iru Aldeta, Kale Nagusia eta Errebote plazan bukatuz, matazei omenaldia eginez. “Matazak Indarkeria Sexisten Aurka” elkarteaz gain, udalerriko ikastetxe guztiek eta Seaska haur eskolak parte hartuko dute ekimenean.

Bestalde, azaroaren 28an, asteazkena, Cartas con remite de mujer y... silencios de hombre liburuaren aurkezpen hitzaldia burutuko da, 19:00etan, Subijana etxean. Eresargi Abesbatzak eta Hodei Margolariak lagundurik, liburuaren egileak diren Iñaki Urdangarin billabonatarra eta Agurtzane Estrada bertaraturiko dira liburua aurkeztu eta ondoren sinatzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!