Mondeju afariarekin hasiko dituzte, bihar, San Martinak Amasan

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 2a, 14:43

Uxo-Toki elkartean bilduko dira, bihar, amasarrak, mondeju afaria egiteko. Sanmartiñetako txupinazoa, ordea, hilaren 7an, 19:30ean botako dute.

Azaroaren 7tik 11ra artean jai giroa izango da nagusi Amasan. Martina Sorginari agurra, ordea, azaroaren 17an, larunbatez, izango da. Egun horretarako ere prestatu dituzte hainbat ekitaldi. Jarraian aurtengo jaien egitaraua:

AZAROAK 7, asteazkena.
18:00: Nesken arteko binakako pala txapelketako finala. Ondoren: BINAKAKO FRONTENIS txapelketa herrikoiaren finala. 19:30: Txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako
Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.

AZAROAK 8, osteguna. Gazteen eguna
6:00: Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30: Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00: Soka dantza eta aurreskua plazan.
Ondoren: Trikitilarien erromeria.
21:00: Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

AZAROAK 9, ostirala.
17:00-19:00: PUZGARRIAK frontoian.
Ondoren: Txokolate beroa.
20:00: Amasako XXVII. Bakailao Lehiaketa Iturri-goxo jatetxean.
23:30: Erromeria INGO AL DEU? taldearen eskutik.

AZAROAK 10, larunbata.
12:00: Herri-kirol erakustaldia plazan: Baztan-Bidasoa herri kirol taldearen eskutik.
19:00: “Bakean dagoena bakean utzi” binakako bakarrizketak Iturri goxo jatetxean.
23:00: Kontzertua ESTARLUS taldearen eskutik. Ondoren: Dantzaldia LAIOTZ taldearen eskutik.

AZAROAK 11, igandea. San Martin eguna
10:30: Meza Nagusia.
11:30: Asto eta Idi demak plazan, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. 18:00: Amasarren arteko herri kirolak frontoian.

AZAROAK 17, larunbata.
11:00: Ume Krosa (6.mailara arteko umeentzat).
12:00: Eguraldi ona eginez gero, Tio Teronen Semeak taldearen “freshcool” dantza ikuskizuna plazan.
14:00: Herri Bazkaria.
19:00: Bertso saioa elizan: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia ‘Txapi’ eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren: Martina Sorginari agurra.
24:00: DJ JOTATXO

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!