Oriamendi auzoko udal etxebizitzako obrak lizitatu dituzte

Ataria 2018ko urriaren 18a

Gizarte zerbitzuetan dauden beharrei erantzuteko erabiliko da udal etxebizitza hori, behin hiru hilabeteko epean berritu ondoren.

Joan den irailaren 13an, Oriamendi auzoko 6. komunitateko eskuin etxabean kokatutako pisuaren erreforma integralaren obrak lizitatu zituen udalak. Udaleko pisu bat da, teorikoki gizarte zerbitzuetara bideratua dagoena eta abandonu egoeran zegoena.

Lizitazio prozeduraren hasierarekin, 55.891 euroko balioa duten erreforma integralaren obrak, eta altzarien kostua, azaroan hasiko dira eta 3 hilabeteko epean amaituta egongo dira.

Proiektuak barru antolamenduan aldaketak egiten ditu: egongela-sukalde-jangela, 2 logela, komun bat eta esekitoki bat aurreikusten dira. Era berean, momentu hauetan dauden arotzeriak aldatu eta instalakuntzak berrituko dira. 50 metro koadroko etxebizitzak, goiko pisuarekiko isolamendu sistema, beira bikoitzak eta jasangarritasun eta energia aurrezteko irizpideak bilduko ditu.

Behin obrak amaitu ondoren, etxebizitza, gizarte zerbitzuetako departamentuak erabiltzeko prest egongo da, batez ere, gizarte emergentziako egoeretarako:genero biolentzia, arriskuan dauden adin txikikoak, etxegabetzeak, suteen biktimak...

Maite Izagirre alkatearentzat, teoria praktikan jartzean oinarritzen da: “Proiektu honek bi hamarkada baino gehiago zeramatzan udaletxeko tiradera batean sartuta eta inoiz ez zen ezer egin. Behingoz, Amasa-Villabonak gizarte babesarekin eta behardunen atentzio zuzenarekin zerikusia duten eskaera desberdinei erantzuna emateko egoera egokian dagoen etxebizitza bat izango du”.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!