1953ko billabonatarrek bazkaria egingo dute, azaroan

Ataria 2018ko urriaren 18a

1953. urtean jaiotakoek bazkaria egingo dute datorren azaroaren 17an Billabonako Irrintzi elkartean.

Dagoeneko bazkarira joateko txartela eskatu daiteke. Menuaren prezioa 40 eurokoa izango da. Interesatuek Laboral Kutxako ES26 3035 0046 75 0461045646 kontu korrontean egin beharko dute diru sarrera, izen abizenak adieraziz. Bazkarian izen emateko epea azaroaren 12an amaituko da.

Billabonan 1953. urtean jaio eta bertatik kanpo bizi direnei ere etortzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek. Aldi berean, Billabonakoa ez izan eta bertan bizi direnek ere joateko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!