Jose Luis Guijarro, Gipuzkoako Xake txapeldun

Ataria 2018ko urriaren 2a

Argazkiak: Villabonako Xake Elkartea

Inoizko parte hartzerik altuena izan du Gipuzkoako Xake Txapelketa azkarrak: 61 jokalari bildu ziren, larunbatean, Villabonako Aljibean. Iaz bezala, Guijarro billabonatarrak irabazi du.

Hiru ordu eta erdi eta hamahiru txandaren ondoren, Jose Luis Guijarro billabonatarrak lortu zituen puntu gehien, 10,5. Bigarren Juan Luis Alfaro izan zen, 10 puntu eskuratuta, eta Jose Ramon Ros hirugarren, 9,5eko puntuazioarekin.

Jokin Mendiak irabazi zuen etxeko jokalari onenaren saria, eta beterano onenarena Javier Pedrerarentzat izan zen. 18 urtez azpiko mailan, Markel Kerexeta izan zen izan zen txapeldun, eta 14 urtez azpikoan Markel Vesgak irabazi zuen.

Villabonako jokalari gehiago izan ziren: Juan Miguel Etxebeste, Nicolas Chaparro, Unai Atxaga, Eustakio Corredera, David Parron, Aimar Alvarez, Javier Maiz, Mikel Aretxaga, Jokin Mendia, Ernesto Fuente eta Iñigo Arin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!