Inoiz baino bikote gehiago bola txapelketan

Ataria 2018ko irailaren 22a

Guztira Gipuzkoako 29 bikote ari dira lehian III. Behar Zana Udazken Bola Txapelketan. Gaurkoan kanporaketak jokatzen ari dira.

Joxe Mari Etxebeste Behar Zana elkarteko kideak azaldu duenez, "gustura gaude txapelketarekin, hainbeste partaidek izena eman dutelako, eta eguraldia ere laguntzen ari da". Irailaren 29an, larunbata ere, jokatuko dira final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Olaederra kiroldegiaren ondoko bolatokian ari dira jokatzen txapelketa.

Giro ederrean ari da jokatzen txapelketa. Federatuek parte hartu ahal dute txapelketan, eta denak elkar ezagutzen dira. Bestalde, Etxebestek nabarmendu du adin guztietakoak daudela: "14-15 urteko partaideak daude eta 80tik gorakoak ere. Gazteak eta adinekoak batera aritzea ere polita da". Etxebestek gaineratu du gero eta emakume gehiagok parte hartzen dutela bola txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!