Maribel Salasen bakarrizketa Villabonako Aljibean

Ataria 2018ko irailaren 5a

No os lo vais a creer umorezko bakarrizketa eskainiko du, irailaren 7an, 20:30ean

Maribel Salas aktore eta umorista euskaldun entzutetsuak bere ikuskizun berria aurkeztuko du Villabonan. Unax Ugalde eta Gorka Otxoa bezalako aktore ospetsuekin batera, Euskal Telebistako Vaya Semanita eta Euskolegas moduko programetan, Antena 3 kateko Allí Abajo telesail famatuan eta La buena nueva eta Pagafantas pelikuletan egindako agerpenegatik egin da ospetsu.

No os lo vais a creer umorezko bakarrizketa dibertigarria da eta telebistako munduaren inguruko ibilbidea egiten du bertan. Uneko gaiak eta musikalak tarteko, umorea eta fikzioa nahasten dituen antzezpena da, beti ere ikuslearen irribarrea bermatuz.

Udaletxeko kultur sailak antolatutako hitzordu hau, ostiralean, irailaren 7an, 20:30ean Aljibean (kiroldegiaren atzealdean). Sarrerak 5 euro balioko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!