Villabonako Santio jaiak 2018

Ez dago pareko girorik

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko uztailaren 28a

Villabonako ehunka kuadrilla, kalera atera dira, gaur, euren kamiseta, alkandora eta blusekin. Urteko egunik garrantzitsuena ospatzen ari dira. Horren erakusle, bazkarian zein ondorengo kalejiran izan duten festa giro bikaina.

Villabonako festetan, ezinbestekoa da kuadrillen eguna; horrekin batera, baita egun horretako bazkaria ere. Giro ederra sortzen da Etxeondo auzoan, paraje berezia baita. Aurten, bi mila lagun baino gehiago elkartu dira bertan; kuadrilla bakoitza, bere kolorearekin.

Eta egun honetako unerik garrantzitsuena, edo behintzat, alaiena, txaranga doinuak entzutean heltzen da. Incansables txarangak ez du hutsik egiten, eta azken urteetan bezala, gaur ere, betiko kalejira egin dute, alde zaharrera lehenik, eta bertako kaleetan gero. Kale nagusia txiki geratu zaie billabonatarrei. Txarangak amaituta, erromeriaren txanda izango da, eta trikiti doinuak gauez ere entzun ahalko dira, Gozategi taldearen kontzertuan. Aurrena, ordea, zezensuzkoaren aurretik korri egiteko aukera izango da.

Ikusi hemen, datozen egunetarako festen egitaraua:

 

Argazki galeria hau babesten du:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!