Villabonako Santio jaiak 2018

Villabonako Santio jaiak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko uztailaren 17a

Aizkardi mendi elkarteko kideek botako dute jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa. Aurten 50 urte bete ditu elkarteak.

Uztailak 24, asteartea

16:00. Pilota. Frontenisa, Olaederrako frontoian, Behar Zana kirol elkartearen eskutik.  

17:00. Pilota. Eskuz binaka herrikoia, Olaederrako frontoian, Behar Zana kirol elkartearen eskutik.

18:00. Txupinazoa, Aizkardi mendi taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

19:30. Helduen futbitoko finala Erreboteko plazan.

21:30. Herri afaria, Erreboteko plazan.

00:00. Dantzaldia, Laiotz taldearen eskutik Erreboteko plazan.

01:00. Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.

Uztailak 25, asteazkena. Santio eguna.

09:00. Diana, Loatzo musika eskolako txistu taldeak alaituta.

10:30. Korporazioaren bisita Santiago egoitzara.

11:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

12:30. Eresargi Txiki abesbatzaren kontzertua Berdura plazan.

18:00. Soka dantza, Oinkari dantza taldearen eskutik Erreboteko plazan.

19:00. Sari banaketa. Atari Bizi lehiaketa eta Jai Egitarauaren Azala, Erreboteko plazan.

19:00. Rock emanaldi ibiltaria, Rockalean taldearen eskutik, Erreboteko plazatik abiatuta.

20:30. Eresargi abesbatzaren eta Puro Relajo taldearen emanaldia, Amalur plazan.

23:00. Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik, Errebote plazan.

Uztailak 26, osteguna. Santa Ana eguna. Gazteen eta jubilatuen eguna.

09:00. Diana, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

10:00. Toka txapelketa, Salbadora erretiratuen etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00. Patata tortila lehiaketa, 11 eta 17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolan.

11:00. Jubilatuen eta kultura ikastaroetako ikasleen esku-lanen eta margoen erakusketa Berdura plazan.

12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo musika eskolako txistu taldeak alaituta.

14:00. Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantzaldia Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin Txermingo ikastolan.

16:15. Zunba klase herrikoia Txistulari plazan.

16:30. Bola tiraldia haurrentzat, Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

17:30. Haur parkea Arroan: Slide, ohe elastikoak, Spiderman txirrista, puzgarriak...

18:00. Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan.

19:00. Gaztetxoen futbitoko finala, Erreboteko plazan.

00.00. Rock kontzertua Liher eta Bihozkada taldeen eskutik, Erreboteko plazan.

Uztailak 27, ostirala

18:00. Pilota. Pala emakumezkoak binaka, paleta goma binaka eta eskuzko nagusien Santio Txapelketa, Behar Zana frontoian.

18:00. Erraldoi, ipotx eta buruhandien konpartsa, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak eta trikitilariek alaituta. Villabonako zortzi erraldoiez gai, Zizurkil, Añorga, Usurbil eta Berakoek ere hartuko dute parte.

19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

22:00. Oinkari dantza eskolaren emanaldia Olaederra kiroldegian.

23:30. Dantzaldia Bide Batez taldearen eskutik Erreboteko plazan.

Uztailak 28, larunbata. Kuadrillen Eguna.

09:00. Plater Tiro Elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.

10:00. Xake jokoa helduentzat, XXXIII .Santio Txapelketa, J.M. Ezkai memoriala, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

11:30. Halterofilia saioa, VIII. Santio Saria, Erreboteko plazan, Danok Danena taldearen eskutik. Talde gonbidatua, Iruñeko Anaitasuna taldea.

14:30. Kuadrillen bazkaria Etxeondo parkean.

16:30. Xake jokoa haurrentzat, sub14 txapelketa, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik Txistulari plazan.

17:00. Kuadrillen kalejira, Incansables txarangarekin.

20:00. Dantzaldia, Elizagoien ahizpak taldearen eskutik Errebote plazan.

21:30. Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, DJ Txispyren musikak alaituta, Jubilatuen Biltokian.

00:00. Zezen suzkoa, Errebote plazan.

00:30. Kontzertua, Gozategi taldearen eskutik Erreboteko plazan.

Uztailak 29, igandea

09:00. Diana, Loatzo musika eskolako txistulari taldeak alaituta.

10:00. VII. Eskulangintza azoka Malkar plazan. Goiz eta arratsaldez izango da bertan.

11:00. Marrazki lehiaketa haurrentzat, Oria merkatarien elkartearen eskutik Berdura plazan.

12:30. Herri kirolen parkea haurrentzat, Behar Zana frontoian.

13:00. Donostiako Txistularien Bandaren emanaldia Txistulari plazan. Gonbidatu bereziak: Oinkari dantza taldea eta Oihana Iguaran bertsolaria.

16:00. Bola tiraldia, helduentzat, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

18:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan.

20:00. Jazz kontzertua, Txistulari plazan, Donostiako 53. Jazzaldiko programazioaren barruan. Iñaki Salvador jazz seikotea: Mikel Laboaren oroimenez.

23:00. Dantzaldia, Ezten Giro taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

Uztailak 30, astelehena. Erromeri Eguna.

11:30. Santiotan Kantari kantujira Behar Zana frontoitik abiatuta, erraldoien eta ipotxen parte hartzearekin.

17:30. Erromeri Eguna. Kalejira, LIzartzako Isk&bila txarangaren eskutik.

18:00. Erromeri Eguna. Sagardo eta pintxo dastaketa.

18:30. Santiotan Kantari kantujira, Amalur parketik abiatuta.

19:00. Erromeri Eguna. Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga.

22:30. Erromeri Eguna: Bertsolariak Txermingo ikastolan. Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

00:00. Erromeri Eguna. Izer eta Alabier.

02:00. Erromeri Eguna. Larrain dantza herrikoia Hernaniko dultzaineroen eskutik.

02:30. Erromeri Eguna. Laket.

Uztailak 31, asteartea. San Inazio eguna.

09:00. Diana, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

10:30. Ur parkea, Txistulari plazan.

11:30. Errebotea. Villabona-Hazparne, 89. norgehiagoka, Erreboteko plazan, Behar Zana kirol elkartearen eskutik.

13:00. Andoaingo Gora Kale-Txiki bandaren emanaldia Txistulari plazan.

18:00. Sokamuturra Erreboteko plazan, Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaituta.

20:30. Perkusio emanaldi ibiltaria, Erreboteko plazatik abiatuta, Zo-Zongo taldea: Kolpez Blai.

23:00. Santioak Irudietan. Herritarrek helarazitako argazkiekin proiekzioa Erreboteko plazan.

 

Jai egitaraua PDF

Jaietarako trafiko antolaketa eta oharrak PDF

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!