Villabonako Santio jaiak 2018

Soka dantzak jende ugari bildu du Errebote plazan

Mikel Iraola 2018ko uztailaren 25a

Santio egunez egin ohi duten moduan, Oinkari Dantza Taldeko eta Villabonako Udaleko udalbatzako hainbat kidek soka dantza egin dute Errebote plazan.

Oinkari Dantza Taldeko kideez gain, aurten bi zinegotzik hartu dute parte: Eneko Urdangarinek eta Mertxe Garmendiak. 30 dantzari inguruko taldea osatu dute. Ordu erdiz aritu dira dantzan, eta bertaratutakoek txalo zaparrada batez agurtu dituzte dantzariak amaieran.

Bihar, gazte eta helduen eguna ospatuko dute. Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!