«Txartel gorria medio, momentu gogorrak bizitu nituen amaieran»

Asier Imaz 2018ko uzt. 10a, 09:12

Gipuzkoako txapela lortu ondoren, Euskal Herriko Sega Txapelketa jokatuko du orain Jokin Etxeberriak.

Zure bilakaera ikusita, ez da ezustekoa txapela irabazi izana.

Bagenekien lan on bat egiteko gai ginela eta txapeldun izatea geneukala. Baina hortik txapeldun izatera jauzi handia dago. Emaitzarekin gustura geratu gara, beraz.

Non egon zen gakoa?

Jarraikortasunean. Hasi eta bukatu erritmo berdintsuan egin nuen. Txartel gorria medio, momentu gogorrak bizitu nituen, Julen Gabirondok bukatu arte itxaron behar horretan. Baina nik uste asmatu genuela erritmo on bat segitzen eta lan on baten emaitza lortu genuela uste dut.

Gabirondo, Esnaola eta Goikoetxea: aurkari horiek txapelaren balioa handitzen dute.

Txapela irabazteko modurik onena hori da. Esnaola bat, Gabirondo bat, Goikoetxea bat hor egotea... niretzat izugarria da horien aurrean irabaztea. Pilotari batentzat Irujo eta horien aurrean irabaztea bezala da. Irabazteko dagoen plazarik onena igandekoa zen. Uste dut orain ari naizela konturatzen atzo egin nuena lan handi bat izan zela.

Aldaketa zure bilakaeran?

Sega munduan gazteon ofizio falta nabaria da. Astean hiru edo lau orduko saioak egiten ditugu. Garai batean egunero egiten zituzten. Aurreko urteetan teknika eta erreminta lantzen ibili gara. Hori ikasita, aurten, neguan prestatzaile fisiko batekin hasi nintzen. Etekina igandean ikusi genuen. Jauzi handia nabaritu dut.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!