Jokin Etxeberria irabazle Gipuzkoako Sega Txapelketan

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 8a

Asteasuko Bulano baserriko zelaietan erabaki da aurtengo Gipuzkoako Sega Txapelketako irabazlea. Etxeberriak Amasara eraman du txapela, eta laugarren egin du Andoni Goikoetxea gazteluarrak. 

Azken segundora arte ezin izan da jakin nork irabaziko zuen Gipuzkoako Sega Txapelketa. Jokin Etxeberriak saio osoa egin du aurretik, baina txartel gorria atera diote, 20 kiloko penalizazioa, eta sail kopuru berdinak ebakitzea lortu du Julen Gabirondok.

Epaileek egin beharreko kalkuluak egin arte ez du inork jakin irabazlea zein zen. Amasarrak 2811 kilo belar ebakita lortu du azkenean txapela, eta atzetik zuen Gabirondo 2752 kilo moztuta. Hirugarren postua lortu du Igor Esnaolak 2623 kilorekin, eta laugarren postuan amaitu du Andoni Goikoetxea gazteluarrak 2621 kilo moztuta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!