Eibarren jokatuko du Itziar Gastearenak

Ataria 2018ko uztailaren 4a

Orain arte Realean aritu diren lau jokalari fitxatu berri ditu Eibarrek. Horien artean da Itziar Gastearena billabonatarra.

Emakumezkoen lehen taldea sendotzeko apustua egin du Eibarrek. Bide horretan, esperientzia handiko lau jokalari fitxatu ditu hurrengo denboraldiari begira. Hain zuzen, Realak kontratua berritu ez dien Cristina Cornejo, Leyre Fernandez, Titay Calvo eta Itziar Gastearena fitxatu ditu.

Gastearena zortzi urtez aritu da talde txuri-urdinean. Futbol ibilbidea Tolosan hasi zuen, eta lau urtez aritu zen, 2010ean Realak fitxatu zuen arte. 25 urte baditu ere, kapitaina izatera ere iritsi zen billabonatarra. Ezustean, kontratua ez berritzea erabaki zuen Realak, eta orain armaginekin ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!