EH Bildurentzat 53 alkategai proposatu dituzte Amasa-Villabonan

Ataria 2018ko ekainaren 18a

Atzo Gurea zinean egindako ekitaldian 94 boto jaso zituzten, eta 53 pertsonen izen-abizenak proposatu zituzten datorren urteko udal hauteskundeetarako EH Bilduko zerrendaburu izateko.

Ehundik gora herritar izan ziren, atzo, Amasa-Villabonako Gurea zinean EH Bilduren ekitaldian. Hurrengo hauteskundeetarako alkategai izateko proposamenak biltzen ari dira: 94 paper jaso zituzten guztira, 53 pertsonen izen-abizenekin.

Guztiekin hitz egiteko konpromisoa hartu du EH Bilduk: «Denekin jarriko gara harremanetan, hitzordua zehaztu eta hitz egingo dugu. Baina atsegin handiz egingo dugu», adierazi dute prentsa ohar bidez.

Iraila edo urrian alkategaia hautatzeko azken prozesua abiatuko du koalizioak. Hautagai ezberdinen artean bozketak egiteko aukera izan litekeela azaldu du EH Bilduk: «Prozesu parte-hartzaile, garden eta demokratikoa izango da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!