Pentsio duinak eskatu dituzte Villabonan

Jon Miranda Labaien 2018ko eka. 11a, 13:40

Berdura plazan egin dute hitzordua eta 70 pertsona baino gehiago batu dira protestara. Malkar plazan bukatu dute manifestazioa.

EAJk PPren aurreko gobernuarekin lortutako akordioak ez ditu pentsiodunak asebetetzen, "nahiz eta akordioaren protagonistek etengabe beren lorpenaren onurak hedabideetan zabaldu". Horrela aipatu dute elkarretaratzearen hasiera Amasa-Villabonako Duintasuna elkarteko kideek.

"Akordioak 2018 eta 2019rako igoerak bakarrik aipatzen ditu, EAEn eta Nafarroan DSBErekin osatzen diren pentsioek ez dute igoerarik izango; ez da ezabatzen sostengarritasun faktorea eta 2023ra arte atzeratzen da".  Eskaintzen dituzten "apurrekin", pentsiodun askoren egoerak bere larritasunean jarraitzen du Duintasuna elkarteko kideek: "Hirutik batek, gutxieneko soldataren azpitik kobratzen du eta %52k 1.000 euro baino gutxiago. Aberastasunaren banaketa oso injustua da eta emakumeak zigortzen ditu bereziki. Erretiro pentsioak, emakumezkoen kasuan %70 baxuagoak dira gizonezkoenak. Onartezina da pentsio duinak lortzeko eskubidea, alderdi politikoen arteko txanpon trukea izatea". 

Soilik egiten diren borrokak irabazten direla esanaz amaitu dute mobilizazioa eta iragarri dute, hemendik eta udazkena bitarte "atseden" hartu eta ikasturte berriarekin jarraituko dutela euren aldarriak plazaratzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!