«Lehen urtea izateko gustura egoteko denboraldia egin dugu»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Asier Etxaniz, erdian

Asier Etxaniz, Billabona FKE taldeko entrenatzaileak Preferente mailan egin duten lehen denboraldiaren balorazioa egin du.

«Lehen urtea izateko Preferente Mailan, izugarrizko txapelketa egin dugula esan dezake kanpoko edozeinek. Seigarren amaitu dugu, eta oso ondo ibili garela egia da. Baina gehiago egin genezakeela uste dut. Urtarrilean eta otsailean txakalaldia izan genuen, bajak, lesioak, lana eta ikasketak medio. Hala ere, gustura egoteko moduko denboraldia izan da.

Hurrengo denboraldian helburu berdina izango dugu: maila mantentzea. Taldearen bizkar hezurrak jarraitu egingo du, eta behetik igoko diren nahiz etxera itzultzea espero dugun jokalariekin talde indartsua osatu nahian gabiltza».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!