Santio jaietako pilota txapelketetan izena emateko epea, zabalik

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Argazkian, pasa den urteko finalistak

Pala, eskuz edo frontenis txapelketak jokatuko dituzte, Behar Zana elkarteak antolatuta. Ekainaren 10ean amaituko da izen-emateko epea.

Lau izango dira jokatuko diren txapelketak. Eskuz binakakoa izango da horietako bat. Pilota goxoz jokatuko da, eta parte hartzaileek federatu gabeak izan beharko dute. Frontenisean, berriz, bakarka arituko dira, eta parte hartzeko Erniope bailarako herritarra izan beharko da.

Palan, berriz, bi txapelketa izango dira. Gomako pilotarekin binaka jokatuko da. Emakumeen binakakoa ere antolatu dute, teniseko pilotekin.

Izena emateko azken eguna ekainaren 10a izango da, 19:00ak baino lehen. Online egin beharko da izen ematea, eta helbide elektroniko bat, telefono zenbakia, izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dira. Informazio gehiagorako, beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Hain zuzen, asteburuan 72. urteurrena ospatuko du Behar Zana elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!