72. urteurrena ospatuko du Villabonako Behar Zana elkarteak

Ataria 2018ko maiatzaren 24a

Datorren ostegunean hasi eta igandera bitarteko egitaraua prestatu du.

Maiatzak 31, osteguna

18:00. Pilota solasaldia Gurea antzokian. Jon Eskuderok moderatuta, Patri Espinar, Maider Mendizabal, Joxi Lopetegi, Aitor Zubieta eta Xabier Tolosa.

Ekainak 1, ostirala

17:00. Txupinazoa bolatokian.

17:30. Ume eta helduentzat bola tiraldia.

18:00. Sagardo dastaketa bolatokian. Buruhandi eta erraldoiak aterako dira Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen laguntzarekin.

Ekainak 2, larunbata

10:00. VII. Xake Txapelketa elkartean.

10:00. 72. Urteurreneko pilota torneoko finalak, pilota eskolako haurren eskutik.

13:00. Pilota eskolako haurren bazkaria Behar Zana elkartean.

16:00. Pilota jaialdiak:

- Joko Garbi partida Behar Zanako pilotari gaztetxoak.

- Kirol egokitua: gurpil aulkidunen paleta: Jesus Matarranz eta Beñat Lizaso, Asier Navaridas eta Joseba Lasaren aurka.

- Emakumeen pala goma: Anne Maiza eta Irati Otaegi / Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun.

-Eskuz binaka nagusiak: Lizaso-Urbieta / Otaño-Esnaola.

19:00. Meza hildako bazkideen omenez. 

20:15. Bazkideen afaria.

23:15. Behar Zana danborrada.

Ekainak 3, igandea

09:00. Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik diana. 

11:00. Errebote partidua,, Behar Zana-Txost artekoa. 

14:30. Gonbidatuen bazkaria elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!