Amasa-Villabonako EAJren udal taldeak ETAren alde egindako pintadak salatu ditu

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 7a, 11:16

Ohar batean adierazi duenez, "lotsagarriak eta nazkagarriak" iruditzen zaizkio ostiralean egindako pintaketak eta udalari "ahalik eta azkarren ezabatzea" eskatzen dio.

Horrela dio kaleratutako oharrak:

"Amasa-Villabonako udal erakundeak bart herriko puntu ezberdinetan agertu diren pintadak salatzen ditu, jada indargabetua dagoen ETA erakunde terroristaren alde agertu direnak. EAJrentzat horrelako ekimen nazkagarriak, herritar kopuru handi batentzat erabat saminak direla eta egin dituztenak moralik gabeko pertsona sektarioak direla adierazten du, biolentziaren ondorioz egon diren biktimen alde inolako enpatiarik azaltzen ez dutenak.

Pintadak hauek, ETAri bere "lana" eskertzen diotenak, agerian uzten dute gure herrian ezker abertzaleko zenbait sektoreri lau hamarkadetan zehar hilketak eta estortsioa gure herrialdean beharrezkoak izan direla onartzen dutela onartzen jarraitzen dutela. Agerian uzten dute ezker abertzaleko batzuek oraindik ez dutela biolentziarekin eta estrategia politiko-militarrarekin erabat moztu.

EAJrentzat erabat beharrezkoa da biolentzia justifikatzen duten egoerak alde batera uztea, gure herrian idatzi behar den errelatoak ezin duelako "denok izan ginen arduradun" egoera batean oinarritu eta oraindik gutxiago hilketa krudelak eskertu.

Eta azkenik, EAJk pintada hauek ahalik eta azkarren ezabatzea eskatzen dio udalari eta elkarbizitzarako guneak bilatzen jarraitzea, urte gehiegitan pairatu ditugun enfrentamenduak alde batera utziz".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!