18 milioi euro baino gehiago banatu ditu ONCEk Villabonan

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Amaren eguneko aparteko ONCEren zozketan irabazle nagusiak 17 milioi euroko saria jaso du. Villabonako Kale Berrian kokatuta dagoen Correoseko bulegoan saldu dute txartela. 

Honakoa izan da saritu duten zenbakia: 27.207. Kasu honetan, 37. serieko txartelak jaso ditu 17 milioi euro baina ez da izan Villabonan banatu duten sari bakarra. Bulego berean beste 39 txartel saldu dira, eta horietako bakoitza 40.000 eurorekin saritu dute. Beraz, guztira, 18,5 milioi euro banatu dira Villabonan. 

ONCEk, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak EAEn inoiz eman duen saririk handiena izan da Amaren egunekoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!