I. Smartberriko bigarren saria eskuratu du Jon Padilla billabonatarrak

Ataria 2018ko apirilaren 13a

Argazkia: Jon Padilla

'Haiti, bizimodua eta euskara' bideoarengatik 499 euro eta plaka oroigarria jaso ditu. Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioak eta Euskal Irrati Telebistak antolatutako jardunaldiaren baitan eman zituzten atzo sariak.

Ingurumen teknikaria da Jon Padilla eta Errenteriako kontserbatorioan piano eta musika ikasketak burutu zituen. Orain, Haitin dago, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetza programaren baitan. Han grabatutako 'Haiti, bizimodua eta euskara' bideoagatik lortu du saria.

EiTB Komunikazio taldeak antolatu du lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan. Mugikorrez egindako kazetaritza Mojo de Mobile Journalisn izenez ezagutzen da ingelesez. Geroz eta telebista kazetari  gehiago ari da smartphonea erabiltzen, notiziak grabatu, editatu eta zuzenean bere kateetako albistegietan sartzeko.

Finalera iritsi diren 15ak  gazte sortzaileak dira eta smartphone bidez egindako ikus-entzunezko lan hauekin lehiaketaren lehen edizioan hartu dute parte. Lehen saria Oihane Zunzunegirentzat izan da 'Ez da Erraza' lanarengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!