Loatzoko igoera-jaitsiera, apirilaren 29an

Ataria 2018ko martxoaren 6a

Amasako Martina elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak 26. aldiz antolatu dute Loatzoko igoera-jaitsiera.

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa da.

Lasterketa apirilaren 29an, igandearekin ospatuko da. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da goizeko 9:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan.

Lehen 3 sailkatuek saria jasoko dute: txapeldunak 120€; bigarrenak 80€ eta hirugarrenak 50€. Horrez gain, parte hartzaileen artean zozketa egingo dute.

Joan den urteko edizioan Julen Larruzea eta Aitziber Ibarbia izan ziren helmugara iristen lehenak. Larruzeak 41:31eko denbora egin zuen. Bigarren Hassan AitChaou billabonatarra izan zen, eta hirugarren Iñaki Olano altzotarra. Emakumezkoen artean, Raffaella Claovak egin zuen bigarren denborarik onena, eta Sarah Ugarte izan zen hirugarren. Lehenengo amasarra Beñat Iguaran izan zen.

[2017ko argazkiak]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!