Ibarbia eta Larruzea garaile Loatzoko XXV. igoera-jaitsieran

Irati Saizar Artola 2017ko api. 30a, 14:01

Hogeita bosgarren edizio honetan, inoizko emakumeen parte hartzerik handiena izan da; 17 emakumek hartu dute parte eta 73 lagun izan dira guztira.

Amasako Martina elkareak eta Uxo-Tokik antolatutako Loatzoko XXV. igoera-jaitsiera goizean ospatu da. Amasako plazatik (90 metro) abiatu dira 73 parte hartzaileak eta Loatzora (631 metro) igo eta berriro jaitsi dira, guztira 9,73km-ko ibilbidea eginez. 

Julen Larruzea eta Aitziber Ibarbia izan dira helmugara iristen lehenak. Larruzeak 20'28'' behar izan du Loatzora iristeko eta 41'31''n sartu da helmugara. Ibarbia, berriz, 25'40''an iritsi da Loatzora eta 52'09''an helmugaratu da. 

Helmugaratzen bigarren gizonezkoa Hassan Ait Chaou villabonarra izan da 45'17''ko denborarekin eta 45'32''an sartu da hirugarren sailkatu den Iñaki Olano altzotarra. Emakumezkoetan bigarren, Raffaella Ciaova izan da 53'45''eko denborarekin eta hirugarren Sarah Ugartek egin du, 55'01''ean. Lehenengo amasarra, Beñat Iguaran izan da eta 54'46''an helmugaratu da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!