Abiadura orduko 30 kilometrotara mugatuko da hirigunean

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 31a, 13:04

Etxeondo auzoko Bizkaia haur-parkeak itxura berria du guztiz eraberritu ondoren. Jolasteko aparailuak, zorua eta haurrentzako jardueratarako gunea berritu dira. 

Hiri espazioak hobetzeko Osatuz herrigintza programaren barne dauden obra horiek, aurreikusitako epean egin dira, esleitu zirenetik sei astetan, eta eserleku berriak ere ipini dira dagoeneko. Beraz, gunea erabat egokitua geratu da.

Abiadura 30

Duela egun batzuk Villabonako hirigunera sartzeko hainbat guneetan (Etxeondo, elizaren ingurua...) ibilgailuen abiadura gehienez ere orduko 30 kilometrotara mugatzeko panel adierazgarriak ipini dira. Osatuz zeharkako planaren segurtasuneko atalaren barne dagoen neurri honek hirigunea bezalako mugikortasun handiko ingurune batetan oinezkoen eta gidarien arteko elkarbizitza beharretara egokitutako gidatze arduratsu baten beharrari buruz kontzientziatzea du helburu. Une honetatik aurrera, hirigunean abiadura handiz ibiltzen denak Udaltzaingoaren zigorra jaso ahal izango du. Maite Izagirre alkatearen iritziz "ardura eta segurtasuna partekatzea da helburua. Eguneko momentu desberdinetan guztiok gara gidariak eta oinezkoak. Herriaren erditik gidatzen dugunean, oinezkoen tokian jarri behar dugu, beraien eskubideak errespetatuz eta beti ere beraien segurtasunarengan eta gurearengan pentsatuz".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!