'Opari hoberena etorkizun hobea'

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 26a, 10:35

Joan den abenduaren 18an ospatutako osoko bilkuran udal talde guztiek adostu bezala, egunotan oparituko diren jostailuak ez sexistak eta hezkidetzaileak izateko deia luzatu du Amasa-Villabonako Udalak. Hona hemen adierazpena:

Guztiok dakigu sarritan jostailuen bidez ere jarrera matxista, beliko eta etikoki zalantzazkoak direnak bultzatzen direla. Asko dira egun hauetan etxean jostailu aldizkarien bidez jaso ditugun adibideak eta tamalez askotan normaltasunez ikusten dugu horrela behar ez lukeena.

Horregatik, Amasa-Villabonako Udalak egun hauetan erosiko ditugun jostailuak ez sexistak eta hezkidatzaileak izan daitezen animatzen zaituzte.

Gure seme-alabentzat opari politena beraien etorkizunean oraingo gizarteak dituen gaixotasuna ez izatea da. «Jolasaren bitartez besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, horien bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako»

Seme-alabentzat jolas eta jostailuak aukeratzeko garaian, ondorengo galderak egitea komeni da. Galdera hauek jolasa hobeto ezagutzen lagunduko digute.

- Aproposa da haurraren adinerako?

- Zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?

- Zergatik eskatu du jostailu hori? (moda, iragarkiak...)

- Norekin jolas daiteke jostailu horrekin?

- Era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio?

- Askotariko erabilerak dituen jostailua da?

- Zein rol garatzen dira jolasaren bidez?

Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak

- Jolas eta jostailu ez sexistak

- Neskak zein mutilak jolasteko modukoa izatea, eta neskak zein mutilak

- Jolasean eroso sentitzea

- Estereotipo sexisten transmisioa saihestea

- Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, eta berdinen arteko harremanak indartzea

- Haurren arteko komunikazioa bultzatzea

- Harreman parekideak eta tratu onak bultzatzea

- Baztertzailea ez izatea, taldean jolasteko modukoa eta inklusiboa izatea, eta jolastuko diren haurren gaitasunak kontuan hartuko dituena.

- Gehiegizko lehia eta indarkeria saihestea

- Harreman kooperatiboak indartzea, eta taldean aritzeko gaitasunak sustatzea

- Dibertigarria eta motibagarria izatea, jolasteko gogoa piztea

- Irudimena eta sormena garatzea, eta emozioak adierazten laguntzea

- Jakin-mina piztea, jostailuari beste aukera batzuk bilatzeko

- Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea, eta jolaskidearen lekuan jartzeko gaitasuna lantzea

- Ingurumena eta natura errespetatzea

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!