Urtezahar eguneko krosa Zunbeltz eta Irrintzi elkarteen eskutik

Ataria 2017ko abenduaren 12a

2016ko lasterketan 582 partaide izan ziren denera haur, gazte eta helduak kontuan hartuta.

Aurten ere eta aurreko urteetan bezala Villabona eta Zizurkildik igaroko den XXXIV. Urte Zaharreko lasterketa antolatu dute Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek abenduak 31ean arratsalde partean. Bi herrietako udalek babesten dute ekimena.

Lasterketak irauten duen bitartean, ordu bete gutxi gora behera, Villabona eta Zizurkilgo Pasusenea guztiz itxita egongo dira auto, kamioi eta autobusentzat.

Izen ematea doakoa izango da 11:00etatik aurrera Urkamendi elkartean edota aurrez www.herrikrosa.eus helbidean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!