'Pasaiako badia' film dokumentala ostegunean Gurean

Ataria 2017ko azaroaren 28a

Villabonako Aritza Kultur Elkarteak antolatuta, Pasaiako Badia film dokumentalaren emanaldia izango da azaroaren 30ean, osteguna, 19:30ean Villabonako Gurea zinean.

Aritza kultur elkarteak urteak daramatza Amasa-Villabonako memoria historikoa aztertzen (hainbat argitalpen egin direlarik) eta oraingo honetan inguru hurbilean izandako gertakari latz eta tragiko bat jasotzen duen dokumental hau eskaintzeko urratsa eman du.

Sarrerak salgai daude 3 eurotan Amasa Kafetegian eta Basajaun Liburu-dendan. Ostegunean 18:30etatik aurrera Gurea Zineko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

Film honek 1984ko martxoaren 19an Pasaiako badian jazotako gertaerak azaltzea du helburu. Adunan dokumentala eskaini zuten duela astebete eta Yuri Agirre egileetako batek eman zituen azalpenak. Ostegunean, film dokumentala bukatu ondoren ere arituko da azpeitiarra azalpenak ematen eta solasaldirako aukera zabalduko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!