'Gipuzkoa Argitu' programa Subijana etxean

Ataria 2017ko azaroaren 27a

Gipuzkoa Argitu tailerra egingo da asteartean 19:00etan Subijana etxean, Ingurumeneko Departamentuak zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko gauzatu duen programaren barruan.

Gipuzkoa Argitu programaren helburua da argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea da.

Tailer horietan Gipuzkoa Argituk bere web gunean (www.argitu.eus) eskuragai jarri dituen tutorialak gauzatu ahal izango dituzte parte hartzaileek. Tutorial hauetan gure kontsumo datuak ezagutzeko eman beharreko pausoak zeintzuk diren zehazten da (zenbat kontsumitu dugun eta zein momentuan gertatu diren kontsumo handienak).


Astearteko tailerrean, Marisol Gomez, Ingurumeneko Departamentuko aholkulariak hitz egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!