'Volar' filma asteazkenean Gurean

Ataria 2017ko azaroaren 27a

Asteazken honetan, hilak 29, arratsaldeko 19:00etan, Bertha Gaztelumendik zuzenduriko Volar filma ikusi ahal izango dugu Gurea antzokian.

Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak ekoizturiko film honek indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak azalduko ditu. Amaieran, mahai-ingurua ospatuko da filman parte hartu duten bi emakumerekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!