Amasako gazteentzat 24 orduko festa

Ataria 2017ko azaroaren 9a

Amasako gazteentzat egun handia da gaurkoa. Goizeko 06:00etan Amasa kafetegian gosaltzeko geratu ondoren, bi taldetan banatu eta baserriz baserri abiatu dira.

Talde bat eguteratik, bestea ospeletik, baserriz baserri puska biltzen ibili dira goizezan Amasako gazteak. Nahikoa jan eta edan ondoren, eta ia abarkak urratzeraino dantza egin eta gero, bazkaritarako bildu dikra Uxo Toki elkartean. Baina festak ez du hor etena izan. 17:00etan plazan soka dantza eta aurreskua dantzatu ondoren erromeria egingo dute trikitilariekin. Iturri-Goxon afalduz borobilduko dute eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!